XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zorionak eta eskerrik asko, On J. M. Barandiaran jauna (eta II)

[EUSKO Folklore sortu zanetik igarotako irurogeitasei urteotan, Eusko Folklore osotzen ebezan orriak lenengo eta geroago [Anuarioak, bere ikerketetan eta Euskal Erriaren ikasketa ekintzetan eten aldi batzuk izan dabez, batez bere izandako gudateak eta beste ezbear batzuekaitik, baiña dana dala oraindiñokarren zutunik diardue elburua aldatu barik Euskalerriaren alde lanean.

Gerratea asi ondoren, On J. M. Barandiaran Ipar Euzkadira joan bear gorrian aurkitu zan, Baionan, Biarritz`en eta Saran, urte bete, iru eta amairu egiñaz urrenez urren, Erresumen Bazkuneko Nazio arteko Arte eta Oituretako Batzordearen jakite-arazoetako arduraduna izanez.

Geroago, Frantziako Edesti-aurreko Bazkunaren ordezkari lez, aldi aretan, bee aldeko Pirineoetan ziarduan lanean, bere ikasketak, gerra aurreko urteetan lez, Alemanian eta beste Laterri batzuetako Ikastegi Nagusietan burutuz, azkenean Sorbonako Ikastetxe Nagusian jakite-sail edo arlo zeatzetako ikasturte batzuk eginaz.

Euzkadira barriro, 1.953. urtean etorri zan, bide batez Salamancako Ikastetxe Nagusiko irakasaulkiaren ardurea bereganatuz, eten barik bere ikerketetan jardunaz, gaurko eta geroko etnografo belaunaldi guztiontzat, aintzakotzat izan bear dogun gizon-eredu eta maixu paregabea dakusgularik beregan.

Sarritan esan da, ez errakuntza ikaragarrizkorik barik, On Joxe Miel Barandiaranek ez dauala, gerora begira, ikertzaille talderik sortzen jakin, bere lan arrigarri guztiak, belaun aldi barriak ez sortzerakoan, jarraipen biderik barik geldituaz, baiña zorionez, aipatutako baieztapena ez da egia eta ostantzean ortxe daukaguz berak Euskalerri zabal guztian sortu dabezan ETNIKER BIZKAIA, ETNIKER GIPUZKOA, ETNIKER ARABA, ETNIKER NAFARROA eta abar, taldeak, Euzkadi guztian zear lanean diarduela, ainbat eta ainbat etnografi lan egiñaz.

Beraz ba, On J. M. Barandiaranek etnografi eta Edesti-aurreko ardatz nagusiak ezarri ez eze, sendotu, oiñarritu eta bultzatu egin izan dauz ETNIKER taldeen bitartez Euskalerri osoan.

Gogora datorkit, Bilbon, ogeita amar urte ixilpean egon ondoren ospatu zan 1983.eko IX. Eusko Ikaskuntzak antolatutako Kongresoan On Manuel Lekuona jakintsua zanak (G. B.) gai ontaz esan eustana: "... Joxe Mielek egin dun lana ikaragarrizkoa degu, baiña sortu dituan ETNIKER Taldeak bakarrik meritu andia dute.

Neronek, literatura arloan oien antzeko taldeak sortu naiean bizi guztian ibilli izan arren, ez ditut gauza txikiak baiño besterik lortu....

Edesti-aurreko ikerketan jardun eben Arantzadi-Barandiaran-Eguren irukoteari esker, Euskal Erriko edesti-aurre arloan ardatzik nagusien eta garrantzitsuena izan dogulako, ainbat azterketa eta ikerketa ikusgarrien ondorioak Santimamiñe, Lumentxa Urtiaga eta beste toki askotako artzuloetan ikusi geinkez, eta baita Aralar, Aizkorri, Urbasa, Urbasa... eta ainbat tokitako jentillarrietan.

On J. M. Barandiaran, beste gauza askoren artean, Donostiako Arantzadi Zientzi Elkarteko oorezko Lendakari eta baita Alemaniako Edesti-aurreko Ikastegiko oorezko Lendakaria dogu.

Urte askotan Nazioarteko Etnografia eta Antropologia Zientzien kongresoetako Batzorde iraunkorreko partaidea bere izan zan.

Azken urteotan Zientzi mundu zabal guztiko ainbat erakundek zenbat gura omenaldi eskeiñi dautseez bere bizitza guztian egin dauan lanaren ezaugarri lez.

Danak aitatzea eziñezkoa izango litzateke baiña baten batzuk aipatu bearra dagoala uste dot.

Euskal Erriko Ikastetxe Nagusiak, 1978. urteko Jorraillaren 15ean " Doctor Honoris Causa " izentau eban on J. M. Barandiaran, bere lanen bitartez Euskal Jakituriak izan dauan eragiñagaitik.

Urrengo urtean 1979an, Eusko Ikaskuntza Elkarteak, bere laguntzaille diran Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako Aldundiekaz batera, geure Euskal Jakintzaren aitzindari dan On Joxe Miel Barandiaran jaunari omenaldia eskeiñi eutsan.

Omenaldi orretan, aipatutako Aldundiak eta Eusko Ikaskuntza Elkarteak, Etnologi eta Arkeologia gaieri lotuta dagozan ikertze-ikasketetarako, On Joxe Miel Barandiaran Ayerbe ikas-saria irastea erabagi eben.

Geroztik, 1981. urtean, Gasteizko Teologiako Ikastetxe Nagusiak Doctor Honoris Causa izentau eban Teologia Jakiturian.

Deustu`ko Ikastetxe Nagusiak, 1.986. urtean, sortu zaneko eungarren urteurrena ospatzen ebala eta, antolatuta eukazan eginkizunen artean, On Joxe Miel Barandiaran jauna, bere bizitza guztian zear Euskal Erriari eskeiñi dautson eta egin dauan bizitza eta lanagaitik, Doctor Honoris Causa izentau eban.

Arrezkero, 1987. urteko Urtarrillean, Madrilgo Complutense Ikastetxe Nagusiak be, Doctor Honoris Causa izendatu eban orain denpora gitxi dala, Eusko Jaurlaritzak, J. Antonio Ardanza Lendakari Jaunaren eskutik, Ataungo jaiotetxean, Euskalerriarenganako izan dauan eten gabeko lanagaitik eta batez bere, berak bere ikerketei esker Euskal Jakintzari itxi dautson lan ikaragarri eta arrigarriagaitik, Gernikako Zugatz santuaren Urrezko Gurutzea emon eutsan.

Nere uste apalean on Joxe Miel Barandiaran nolabait ezagutzerakoan, gauzarik egokiena bere ikerketa lanetara zuzentzea dogu.

Azkenez, On Joxe Miel`ek bere bizitza luze eta aberatsean zear jardundako ikerketak eta argitaratutako lan ikaragarriak izango ete dau inoiz Euskal giza semeongandik bear dauan esker ona?.

Euskalerria eta baita berton bizi garean guztiok On Joxe Miel Barandiaranegaz beti zordun izango gara, batez bere On Joxe Miel`ek Euskalerriaren alde egin dauan lana bear dan beste eskertu eziña dalako.

Beioakizu bada, On J. M. Barandiaran Gabon Zarrean egin dozuzan larogeita amazortzi urte lerdenokaitik bere ZORIONIK atsegiñ eta adiskidekorrenak, bide batez, izan dozun gaixo alditik, ainbat ariñen aldendu eta sendotu zaitezan itxaropena agertaraziz.

ZORIONAK bada On Joxe Miel, zuk ospatutako larogei eta amazortzi urteokaitik eta... ESKERRIK ASKO ainbat urtetan zear egindako ikerketei esker, etnografi zaleori zeure eredu eta jarraibideagaz, geure Erriaren alde lanean jarduteko zabaldu dauskuzuzan ainbat ikerbide zabaltzearren eta batez bere Euskalerri guztiari eta zeuk sortutako ETNIKER TALDEEI zeure lanaren bitartez itxi dauskuzun lan arrigarri eta ikusgarriagaitik.

Gorka de Aurre Urtzaa Bizkai`ko ETNIKER etnografi taldeko ikertzaillea.